Gure arbasoek merezi duten omenaldia,

gure gurasoeri gorazarre…

familia memorian egindako zoom- a.

Feriante karpa baten sarreran zera dion afixa aurkitu duzu “Cinema of memories”. Zinema itinerante batetan sartu zara orduan.

Kontzertu, zinema eta objetu teatroaren artean kokatzen den ikuskaria da Zuek. Bere unibertso horretan jasoko gaituen pertsonaia musikari eta soinu sortzaile bat da, proiektatzen diren filmeetako heroi anonimoentzat konpositore.

Elementuen alkimiaz eratutako munduan barrena gonbidatu zaitu gizon horrek, “pasen y vean” esan dizu, etor eta deskubritu, begira, entzun eta bizi, “welcome to the cinema of memories!”. Zu izan zintezke super 8 irudi horien protagonista eta nahigabe zu ere oroitzen jarri zara. Pixkanaka ordea, pertsonaia hori gu baino lehenago bertan murgildu zitzaigula deskubrituko duzu.



Harremanetarako