Denbora zuhaitz honen pean gelditu da, zuri so, eta zu hari. Airean dabil neska bat musika eder bati dantzan. Zure begirada hartu eta sakoneraino darama. Zirkoa eta musika arteko alkimia berezi honetan kulunka egingo duzu, ahaztezineko goxotasun eta nahasmenez beterik.

Rouge Elearen lehen sorkuntza izan zen honek Europako txoko ederrenak bisitatu ditu 2003az geroztik.

“Airezko zirku onenen poesia eta gorputza du Rouge Elea konpainiaren Calao-k” Sud Ouest – Coup de Chauffe à Cognac



Harremanetarako